Artola eta Iztueta garaile, Beotibarren

Ataria 2023ko abenduaren 6a

Tolosako Beotibar pilotalekuko harmailak bete egin dira gaur arratsaldean. Binakako txapelketako bi partida jokatu dira bertan, eta bietan eskualdeko ordezkari bana egon da.

Jaialdiko partida nagusian Iñaki Artolak jokatu du, Imaz atzean zuela. 22-11 irabazi diote Laso-Aranguren bikoteari. Garaipen horrekin txapelketako lehen puntua lortu du alegiarrak. Hurrengo partida atseden tarte handiegirik gabe jokatu beharko du Artolak, ostiralean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan Elordi-Rezustaren aurka.

Jaialdiko lehen partida bigarren mailako binakako txapelketakoa izan da. Bertan Iztuetak meritu handiko lehia jokatu du, Agirre aurrean zuela. Azken emaitza 22-18koa izan da, Larrazabal-Eskiroz gaindituz. Iztuetak hurrengo partida ostiral honetan jokatuko du, Atanon, Salaberria-Arbizuren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!