Lehen puntua lortu dute Jakak, Tolosak eta Peña II.ak

Ataria 2023ko azaroaren 27a

Erik Jaka, Binakako Pilota Txapelketaren lehen jardunaldian. BAIKO PILOTA

Binakako Pilota Txapelketa hasi da eta lehen jardunaldiaren hiru partida jokatu dira. Artolak galdu egin zuen bere partida.

Jon Ander Peñak eta Iñaki Artolak elkarren aurka jokatu dute lehen jardunaldian eta 19-22 irabazi zuten Peña II-Abisuk Artola-Imazen aurka. Segurako Baratze pilotalekuan izan zen partida.

Erik Jakak Mariezkurrena II.arekin osatzen du bikotea, eta 22-7 irabazi zion Larrazabal-Aranguren bikoari Aizarnazabalgo Atari-Soro pilotalekuan. Lehen postuan jarri dira sailkapenean, aldeko eta kontrako tanto kopuruen aldearengatik.

Xabier Tolosak Ezkurdia aurrelari duela ari da parte hartzen txapelketan, eta lehen partidan Peio Etxeberriari eta Zabaletari 22-11 irabazi zioten, Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

Falta den lehen jardunaldiko partida ostegunean jokatuko da, Eibarko Astelena pilotalekuan. Altuna III.aren ordez Elezkano II.a ariko da, eta Martijarekin batera Elordi eta Rezustaren aurka jokatuko dute.

Serie B Txapelketa

Bigarren mailako binakako txapelketan eskualdeko bi pilotari ari dira parte hartzen. Markel Iztueta atzelaria Agirrerekin batera ari da lehiatzen, eta lehen jardunaldian 22-19 irabazi zioten Alberdi II-Morgaetxebarria bikoteari. Gorka Ugartemendia atzelaria Zubizarreta III.arekin ari da lehian eta 22-11 irabazi zioten Senar-Eskiroz bikoteari.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!