Loatzoren Musika Astea gaur amaituko da Anoetan

Jon Miranda Labaien 2023ko azaroaren 24a

Atzo Zizurkil, Villabona, Altzo eta Ibarran izan ziren saioak, eta gaur, 18:30ean Anoetako Mikelasagasti auditorioan ganbara eta eskusoinu taldeak arituko dira.

Loatzo musika eskolak mankomunitatea osatzen duten zortzi herrietan ospatu nahi izan du musikarien eguna. Igandean Adunan abiatuta, saioak eskaini dituzte eskualdeko herrietan. Besteak beste, atzo, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan pandero eta txistulari taldeen emanaldia izan zen eta Villabonako Berdura plazan tailerretako umeek parte hartu zuten Anakruxa taldearekin batera.

Gaur amaituko du eskualdeko musika eskolak Musikaren Astea. Anoetan ganbara eta eskusoinu taldeak ariko dira Mikelasagasti auditorioan 18:30etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!