Tolosaldeko Mugimendu Feministako kideek hainbat mobilizazio antolatu dituzte Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunari lotuta Indarkeria matxistareik gabeko bizitzak. Bizirik, aske eta antolatuta lelopean. Gogoratu dute aurten ere indarkeria matxistaren ondorioak «beldurgarriak» izan direla; «Euskal Herrian lau emakume eta haur bat erail dituzte, nazkatuta eta amorratuta gaude. Gure babesa helarazi nahi diegu haurraren senitartekoei eta eraildako emakumeei. Zuen ondoan izango gaituzue beti».
Erailketa horiek indarkeria matxistaren ondorio larrienak direla esan dute, baina askotariko ertzak dituela eta «emakumeok, transok eta bollerok egunero jasaten» dituztela gaineratu dute. Indarkeria matxista ez dela kasualitatea eta sistema kapitalista, heteropatriarkala eta arrazistaren sostengu dela uste dute, indarkeria horrek balio baitu «askotariko desberdinkeria eta zapalkuntza egoerak sortzeko». Erakundeei eta gizonezkoei eskatu diete erantzukizunak hartzeko.
A25 indarkeria matxistaren aurkako eguna Tolosaldean
AZAROAK 24, OSTIRALA
- Asteasu- 19:00. Ekintza sinbolikoa Euskal Herrian eraildako emakume bakoitzagatik aulki huts bat jarriz. Irakurketa. Bertsoak. Amaitzeko gaztaina erreak.
AZAROAK 25, LARUNBATA
- Amasa-Villabona
- 12:00. Elkarretaratzea Villabona-Zizurkilgo oinezkoen zubian.
- 12:15. Irradaka dantza, Zizurkilgo Saski kafetegiaren kanpoan. Eguraldi txarra egiten badu, Joxe Arregi plazan egingo dute. - Anoeta
-19:00. Elkarretaratzea herriko plazan. - Altzo
-18:00. Elkarretaratzea herriko plazan. - Bidania-Goiatz
- 16:00-18:00. Liburutegian Ez dadin gure bizitza eten bideo proiekzioa eta kafe tertulia.
- 18:00-19:00. Mural margotzea.
- 19:00. Elkarretaratzea frontoian. - Ibarra- 18:30. Antzerkia plazan.- Ondoren. A30eko grebari babesa emanez argazkia.
- Ikaztegieta
- Egun guztian. Indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko erronka proposatu diete herriko gaztetxoek herritarrei: 5 galdera, 5 erantzunekin lotu behar dituzte herritarrek. Emaitzak ikusgai egongo dira herriko hainbat txokotan. - Orendain
- 12:000. Elkarretaratzea, herriko plazan. Ondoren, Orendainek ez du indarkeria matxistarik onartzen jartzen duen kartel morea jarriko dute herri sarreran eta taldeko argazkia aterako dute gero. - Tolosa
- 19:00. Manifestazioa Trianguloatik aterata, Batumore Tolosaldeko Batukada Feministak girotuta. Ondoren, Numen taldearen dantza saioa.