'Armiarma' antzezlana izango da Bidania-Goiatzen eta Ibarran

Ataria 2023ko azaroaren 16a

Tolosako Katiuska antzerki taldeak 'Armiarma' lanaren azken emanaldiak eskainiko ditu urtarrila bitarte.

Tolosako Katiuska antzerki taldeak 2022an estreinatu zuen Armiarma antzezlanaren azken emanaldiak eskainiko ditu urtarrila bitarte. Hain justu, Sestaon urtarrilaren 26an izango dira tolosarrak, eta horren aurretik, Bidania-Goiatzen eta Ibarran eskainiko dute lana.
 
Ibarraren kasuan, Hauspoa elkarteak antolatuta, azaroaren 24an eskainiko dute antzezlana kultur etxean, 19:00etan hasita.
Bidania-Goiatzen, berriz, abenduak 3an izango dira, Txinkorta ikastetxean, 18.00etan.
 
Debagoieneko Antzerki Plataformak antolatzen duen Afizioz lehiaketa irabazi zuen Katiuska taldeak martxoan 'Armiarma' antzezlanarengatik. Hori ez zen izan tolosarrek jaso zuten sari bakarra, aktore onenaren saria Katiuska taldeko Idoia Bengoetxeak eskuratu baitzuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!