Eñaut Usonek beste garaipen bat lortu du bere ibilbidean

Ataria 2023ko azaroaren 16a

Eskaladako Espainiako Txapelketa jokatu berri da blokeko modalitatean, eta eskalatzaile ibartarrak lehen postua lortu du 14 urtez azpiko mailan.

Caceresen (Espainia) egin zen txapelketa asteburuan, eta Usonek bere bigarren Espainiako Txapelketa eskuratu du, astebete aurrerago zailtasunekoa lortu baitzuen. Hori horrela, zailtasunean zein blokean Espainiako Kopako bi sailkapen orokorrak eta Espainiako Txapelketak lortu ditu Usonek, denboraldia biribilduz.

Eskualdeko eskalatzaile gehiago ere izan dira parte hartzen blokeko Espainiako Txapelketan. Udane Mujika elduaindarrak 16 urtez azpiko mailan parte hartu zuen eta 9. postua lortu zuen. Intza Elizalde tolosarrak 18 urtez azpikoan parte hartu zuen eta 7. izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!