Jatetxeen bikaintasuna sustatzeko formazio eta aholkularitza programa abiarazi dute

Ataria 2023ko azaroaren 8a

Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak eskualdeko jatetxeetan bikaintasuna sustatzeko programa prestatu du. Azaroak 15 da izena emateko azken eguna.

Tolosaldeko jatetxeen lehiakortasunean sakontzeko asmoz euren bikaintasuna sustatzeko programa prestatu du Tolosaldea Garatzeneko Turismo sailak. Izen handiko gastronomia gidetan (Michelin, Repsol... ) posizionamendua hobetu nahi duten jatetxeek hartu dezakete parte eta gastronomia aholkulari baten laguntza jasoko dute. Jatetxe bakoitzeko zerbitzuak aztertuko ditu, eskaintza gastronomikoari balioa gehitzeko moduen berri emango du eta ardoen inguruko aholkuak emango ditu, besteren artean.

Programan parte hartu nahi dutenek azaroaren 15a baino lehen eman behar dute izena garmendia@tolosaldea.eus emailera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!