ZOZKETA BEREZIA

Nor da nor? Atariako azaleko protagonisten jokoa

Ataria 2023ko azaroaren 2a

Atariak 'Nor da nor' jokoa prestatu du, astekariko azaleko protagonistekin, eta parte hartzen dutenen artean, upategi batera bisita eta bazkaria zozkatuko dira.

Jokoan eta zozketan parte hartzeko, klikatu hemen.

Atariak 10 urte hauetan zehar, hainbat protagonista izan ditu argitaratutako azaletan. Oraingoan, Ataria astekariko azal batzuk aukeratu eta bertan ageri direnak nortzuk diren asmatzea proposatzen dizugu.

Gainera, jokoan parte hartzen dutenen artean, Errigorak bere 10 urteak ospatzeko prestatu duen sari berezia zozkatuko dugu: bi pertsonarentzat bisita eta bazkaria Lezaun Upategian (Lakar). Jokoan, Atariako irakurleek zein Atarikideek parte hartu dezakete.

Jokoan eta zozketan parte hartzeko, klikatu hemen.

Joko eta zozketarako oinarriak eta informazioa hemen klik eginda aurkituko dituzu. Animatu, hartu parte eta zorte on!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!