ZOZKETA BEREZIA

Nor da nor? Atariako azaleko protagonisten jokoa

Tolosaldeko Ataria 2023ko urr. 31a, 17:00

Atariak 'Nor da nor' jokoa prestatu du, astekariko azaleko protagonistekin, eta parte hartzen dutenen artean, upategi batera bisita eta bazkaria zozkatuko dira.

Jokoan eta zozketan parte hartzeko, klikatu hemen.

Atariak 10 urte hauetan zehar, hainbat protagonista izan ditu argitaratutako azaletan. Oraingoan, Ataria astekariko azal batzuk aukeratu eta bertan ageri direnak nortzuk diren asmatzea proposatzen dizugu.

Gainera, jokoan parte hartzen dutenen artean, Errigorak bere 10 urteak ospatzeko prestatu duen sari berezia zozkatuko dugu: bi pertsonarentzat bisita eta bazkaria Lezaun Upategian (Lakar). Jokoan, Atariako irakurleek zein Atarikideek parte hartu dezakete.

 

Jokoan eta zozketan parte hartzeko, klikatu hemen.

Joko eta zozketarako oinarriak eta informazioa ondorengo lerroetan azalduko ditugu: 

    • Zozketan izen-ematea Ataria.eus webgunean sortutako jokoan parte hartuta egingo da.
    • Upategira bisita eta bazkaria 2024ko otsailaren 25ean izango da. Garraioa irabazlearen kontu izango da.
    • Atarikide direnek, abizenarekin batera, bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: azaroaren 7a, asteartea, 23:59ean.
    • Hurrengo goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo e-mail bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Azaroaren 9ko 13:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-maila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Erantzunak zuzenak edo okerrak izan, berdin hartuko da kontuan parte hartzea.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko, eta data ez da aldatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Atariaren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

Animatu, hartu parte eta zorte on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!