Gaur, urriak 2, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko urriaren 2a

Adinekoen nazioarteko eguna ospatzeko, elkarretaratzea egingo dute Tolosaldeko pentsiodunen elkarteek, Tolosan. Horrez gain, zenbait formakuntza saio eta erakusketa izango dira eskualdean.

Astelehena, urriak 2

 

12:00

Adinekoen nazioarteko eguna

Zerkausia, Tolosa

Tolosaldeko pentsiodunen elkarretaratzea udaletxe aurrean, besteak beste Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute.


18:00

Furgobaratza

Baratze parkea, Tolosa

Haziak eta hazitegiak. Baratzean dauden barazkietatik haziak nola lortu eta ondoren hazitegian nola zaindu irakatsiko dute.


19:00

Todos los nombres de Dios

Leidor antzokia, Tolosa

Ikuslearen eguna. Jatorrizko bertsioa.

 

 

Erakusketa. 'Mugarik gabe zizelkatzen'

Aranburu jauregia, Tolosa

'Mugarik gabe zizelkatzen. Grenzeloos Beeldhouuwen'. 50 eskultore herbeheretar eta euskaldun baino gehiago.

 

 

Kartel erakusketa

3 taberna, Tolosa

'Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak' erakusketa. Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan egon zen. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza dira. Desagertu aurretik Vicente Ameztoik zakarrontziko bidea hartuko luketen kartel sorta bat salbatu zuen. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera dago, 20. eta 40. hamarkaden artekoak, urte haiek bezala argiak batzuk, ilunak besteak.

 

 

Erakusketa. 'John Blundall, txotxongilo maisua'

Topic, Tolosa

'John Blundall, txotxongilo-maisu' aldi baterako erakusketa.


 

Erakusketa. 'Britania Handiko txotxongiloa'

Tolosa

'Britania Handiko txotxongiloa' erakusketa Anbigu aretoan.

 

09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

Aurrez aurrekoa. 'PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu'. 6 ordu. Gaztelaniaz.


16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

Oinarrizko formakuntza. 'Smartphoneak eta tabletak Zure Android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!