Azken orduak udako argazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2023ko irailaren 10a

Lehiaketan parte hartzen duen argazkietako bat

Azken eguna, udako argazki lehiaketan parte hartzeko

TOLOSALDEKO ATARIAren 2023ko Udako Argazki Lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahalko dira argazkiak.

Gogoratu parte hartzen baduzu sari bikainak irabazi ahalko dituzula. Hiru partaide izango dira zorionekoak. Epaimahaiaren saria jasotzen duenak 3 orduko bakarkako argazki ikastaro bat egiteko aukera izango du, edozein dela bere maila, Arri Studioaren eskutik; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Albizturko Ostatuan lau lagunentzako asteburuko menua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean argazki sesio bat banatuko dugu, Arri Studioak egingo duena.

Eta ez ahaztu Atarikidea baldin bazara, izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!