Gogotik ari du

Ataria 2023ko irailaren 2a

Zaparrada bat dela eta Ibarran egin den putzua, arazoa konponduta dago jada.

Eguraldi iragarpenek esan bezala, euria gogotik ari du Tolosaldean atzo gauetik. Euskalmeten arabera, Alegian 11 l/m² neurtu dituzte 10 minutuan.

Iker Ibarluzea meteorologoak esan du zaparradak egun osoan zehar emango direla eta une batzuetan ekaitzak jo eta zaparrada gogorrak botako dituela. Ondorioz, Segurtasun sailak abisu horia ezarri du 21:00ak bitarte, baina euri zaparrada handienak 09:00etatik 18:00etara bitartean emango direla esan du, orduan zaparraden intentsitatea 20-30 l/m²-koa izan daitekeelarik ordu betean.

Tolosako Riverline jaialdiari dagokionez, printzipioz egitarauarekin jarraituko dute, nahiz eta moldaketak egin ditzaketen, posible da 12:00etarako aurreikusitako Acroyoga jardunaldia Zerkausian egitea. Eta Tolobolei Tolosako XIII. Boleibol Txapelketak ere aurreikusi bezala egin du aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!