Riverline jaialdia ostegunean hasiko da

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 30a

2019an ospatu zen River Line jaialdiko parte hartzaile bat

Hainbat ikastaro eta txapelketaz beteriko jaialdia antolatu du Oreka Tolosa slackline taldeak. Bihar hasi eta igandera arte luzatuko da jaialdia.

Urteroko hitzorduei huts egin gabe, Oreka Tolosa slackline taldeak, Riverline jaialdia antolatu du Zerkausia eta Oria ibaiaren inguruan, udarari merezi duen amaiera emateko. Bihar 16:00etan izango da soken irekiera.

Izena eman ahal izateko, orekatolosa instagram kontuan dagoen loturan sartu beharko da, eta sarrerak 80 eurotara egongo dira eskuragarri.

  • Osteguna, abuztuak 31
    16:00. Izen-ematea eta soken irekiera.
    20:30. Soken itxiera.
  • Ostirala, irailak 1
    09:00. Izen-ematea eta soken irekiera.
    10:30. Tela tailerra.
    18:00. Slack tailerra, edonorentzat
    20:00. Hitzaldiak
    20:30. Soken itxiera.
  • ​Larunbata, irailak 2
    09:00. Soken irekiera.
    11:00. Speedline txapelketa.
    12:00. Acroyoga
    17:00. Freestyle erakustaldia.
    20:00. Showa
    ​20:30. Soken itxiera
    22:00. Musika emanaldia
  • Igandea, irailak 3
    09:00. Soken irekiera.
    09:00. Yoga tailerra.
    11:00. Trickline txapelketa.
    13:30. Soken itxiera.
    14:00. Bazkaria
    15:30. Sari banaketa eta talde argazkia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!