Ez da eskualdeko pilotaririk izango finalean

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 31

Argazkia: Antiguako Pilotazaleok

Gabirondok promesa mailan, eta Alberdik elite mailan, ezin izan zuten Antiguako Pilota Txapelketako finalerako txartelik lortu.

Larunbatean jokatuko diren finaletan, ez da eskualdeko ordezkari bakar bat ere izango Antiguako frontoian. Arkaitz Gabirondo gazteluarrak; Irribarria lagun zuela, 18-22 galdu zuten Egiguren-Bernaola bikoaren aurka promesa mailan. Partida estu eta borrokatua joan zen, baina amaieran partidak ihes egin zien.

Julen Alberdi zizurkildarraren kasuan ere; kukuak oker jo zien asteartean jokatutako finalerdian. Lizeaga, Astigarragako atzelariarekin bikoa osatuta, elite mailako finaletik kanpora geratu ziren Amiano-Apezetxea bikoaren aurka 16-22 galdu ostean. Partida lehiatua joan zen hau ere, eta markagailuan 16na berdindu ondoren, urdinek sei tanto erreskadan egin eta 22ra iritsi ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!