Antiguako Pilota Txapelketako finalerdietan dira Gabirondo eta Alberdi

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 29a

Argazkia: Kirolzale

Bihar, 18:30etatik aurrera jokatuko dira Antiguako Pilota Txapelketako finalerdiak. Gabirondo promesa mailan, eta Alberdi elite mailan, finalerako txartela lortzen ahaleginduko dira.

Gabirondok Irribarria aurrean duela, Egiguren-Bernaola bikoaren aurka neurtuko dituzte indarrak promesa mailan. Bikote irabazleak, Apezetxea-Landa vs. Etxeberria-Loza partidako garaileen aurka jokatuko du finala.

Zizurkildarraren kasuan, Lizeaga atzelariarekin bikoa osatuta, Amiano-Apezetxearen aurka jokatuko dute finalerdia. Elite mailako beste finalerdia, Olaetxea-Azpiroz vs. Fernandez-Oliden bikoen artean jokatuko da, eta finalak, irailaren 2an izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!