Gustura ibili dira jolasean

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 25a

Tolosako Zerkausian, Oporrak Bakean programan parte hartu duten haurrak agurtzeko; agur festa egin die arratsaldean Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek.

17:00etan, haur jolasak eginez hasi dute agur festa Leyre Carrasco eta Eneritz Noble monitoreek lagunduta. Bi orduz jolas ezberdinak egiten hasi dute arratsaldea, tartean: ezagutza jolasak, herri kirolak, zapi jolasa, bizkotxo apainketa eta aurpegia margotzeko tartea izan dute.

Jolasen ostean, 19:30ean, agur ekitaldia eta herri sahararren aldeko aldarrikapena egin dute Tolosako kaleetan barrena. Amaitzeko; afaltzeko elkartuko dira 20:30ean, Zerkausian bertan, eta musika sahararra izango dute 21:30tik aurrera.

Erlazionatuak

Agur festa, haur sahararrak agurtzeko

Irati Saizar Artola 2023 abu 24 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!