Muruak, Amianok eta Senarrek jantzi dituzte txapelak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 25a

Amezketako Buruz Buruko Txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Kadeteen finalarekin hasi zen Amezketako jaialdia. Bertan; Harkaitz Murua altzotarrak jokatu zuen eta 22-5eko emaitzarekin, txapela janztea lortu zuen Izagirreren aurka. Emaitzak nahiko ondo erakusten du partidan gertatua. Murua uneoro markagailuan aurretik joan zen, eta nagusitasun handiz gailendu zitzaion Izagirreri.

Bigarren partidan, promesen mailan, Aitor Altuna tolosarrak jokatu zuen finala Unai Amianoren aurka. Atzoko partida, ez zen Altunaren egunik onena izan, eta irundarra 22-4ko emaitzarekin nagusitu zen.

Hirugarren eta azken partida, elite mailakoa, goierritarren arteko derbia izan zen. Senar ataundarra 22-18 nagusitu zen Irribarriaren aurka, eta arratsaldeko partida lehiatuena eskaini zuten Lapke klubeko pilotariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!