Abuztuaren 22tik 26ra ospatuko dituzte Amezketako jaiak

Ataria 2023ko abuztuaren 20a

Bost egunez, herriko festetan murgilduko dira amezketarrak eta txupinazoa, euliaren jaitsierarekin batera izango da.

EGITARAUA

ABUZTUAK 22, ASTEARTEA

  • 18:00. Amezketako III. Futbol Sala txapelketako finala, Zumadin.
  • 19:30. Kalejira txistulariekin eta buruhandiekin, plazatik hasita.
  • 20:30. Suziria eta Elbiaren jaitsiera, plazan.
  • 21:00. Zahagi-ardoa, plazan (ogia, ardoa, gazta eta kafea udalaren esku).
  • 23:00. Erromeria Izer eta Alabier, eta Ansorregi eta Larrañagarekin goizalderarte.
  • Atsedenaldian. Bingoa.

ABUZTUAK 23, ASTEAZKENA, UMEEN EGUNA

  • 10:00-13:00 eta 15:00-17:00. Puzgarriak eta jolas gehiago, Zumadi eskolan.
  • 13:00. Txakolin dastaketa, Larrunarri frontoian (Udalak parrilla piztuko du eta, aurrez eskatuta, bazkaltzeko herriko ekoizleen produktuak eskuratzeko aukera izango da).
  • 17:00. Haurrentzako merienda, Zazpiturri Elkartean.
  • 17:30. Gora Bihotzak haurrentzat ikuskizuna frontoi zaharrean.
  • 19:00. Eneko, Braulen eta Laturen eskutik Mingañe txulora lehiaketa, plazan.
  • 23:00. Erromeria Muxutruk taldearekin, plazan.
  • Atsedenaldian. Bingoa.

ABUZTUAK 24, OSTEGUNA, SAN BARTOLOME EGUNA

  • 11:15. Meza Nagusia, San Bartolome elizan.
  • 12:00. Herriko haur eta gaztetxoek eskainita, Herri Kirolak, plazan.
  • 17:00. XXXIII. Amezketako Buruz Buruko Txapeldunen Txapelketako finalak, Larrunarri frontoian.
  • 19:00. Eingo taldearekin erromeria ibiltaria, plazatik hasita.
  • 22:00. Bertso-saioa, Altuna Anaiak frontoian. Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu eta Nerea Ibarzabal. Gai-jartzailea: Imanol Artola Arretxe felix.
  • 23:00. Erromeria Zutik-ekin, plazan.
  • Atsedenaldian. Bingoa.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA, X. KUADRILLA EGUNA

  • 10:00. Herriko gaztetxoen arteko pilota finalak eta XX. Herriko Pilota Txapelketako finalak, frontoi zaharrean.
  • 13:00. Trikipoteoa, plazatik hasita.
  • 14:15. X. Kuadrilla eguneko argazkia, frontoi zaharrean.
  • 14:30. Kuadrillen Bazkaria, Larrunarrin.
  • Ondoren. Poteoa DJ J&Jrekin, plazatik hasita, herriko tabernetan zehar.
  • 20:30. Zahagi sagardoa, Larrunarrin.
  • 22:15. Bideo muntaiaren emanaldia.
  • 23:00. Erromeria Iratzarrekin, plazan.
  • Atsedenaldian. Bingoa.
  • 01:00/03:00/05:00. Autobus zerbitzua Tolosaraino.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA

  • 12:00. Herri-kirolak, plazan. Aizkoran: Xabier Zaldua eta Aratz Mugerza. Harri-jasotzen: Ainitze Zumeta eta Lur Errekondo.
  • 13:00. Paella lehiaketa, Larrunarri frontoian (Behar den guztia norberak eramanda, 14:00tarako prest egon behar dute).
  • 14:30. Sari banaketa. (150, 100 eta 75 euro lehen hirurentzat).
  • 16:30. Joseba Erasoren omenezko artzain txakur erakustaldia San Martinen, Alejandro Ibarra, Ignacio Irakulis de Amorebieta eta Xabi Gastañaga Alzolaren eskutik.
  • 17:30. Petti-ren kontzertu akustikoa, San Martinen.
  • 19:00. LaskoTxaranga, plazatik hasita herriko kaleetan zehar.
  • 20:30. Sagardo dastaketa, plazan.
  • 22:30. Erromeria Bide Batez taldearekin, plazan
  • 01:00. Elbiaren entierroa, plazan.
  • Ondoren. Bingoa eta Akelok Guraso Elkartearen aldeko zozketa.
  • 02:00. DJ Mikel Sevillano, herriko plazan.
  • 01:00/03:00/05:00. Autobus zerbitzua Tolosaraino.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!