Antiguako Pilota Txapelketan, lehen jardunaldia jokoan da

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 11

Argazkia: Antiguako Pilotazaleok

Eskualdeko pilotariek jokatu dituzte jada lehen jardunaldiko partidak; Julen Alberdik garaipen batekin ekin dio txapelketari, eta Arkaitz Gabirondok berriz, porrot batekin.

Zizurkildarrak 22-12 irabazi du Lizeagarekin batera lehen jardunaldiko partida Fernandez eta Olidenen aurka. 15-2 markagailuan aurreratuta, aldea kudeatu eta garaipen erosoa lortzea lortu dute. Gabirondoren kasuan, irabazita zuten puntuak ihes egin die azken unean. Irribarriarekin bikoa osatuta, Apezetxea-Landa bikoteak 19-13 emaitza irauli eta ezin izan dute txapelketako lehen puntua eskuratu.

Bigarren jardunaldian; Alberdik, Senar-Lazkoz bikoaren aurka jokatu beharko du, eta Gabirondok, Lizeaga-Beloki bikotearen aurka neurtuko ditu indarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!