Antiguako LXXV. Pilota Txapelketan, eskualdeko bi pilotarik hartuko dute parte

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 4a

Antiguako Pilota Txapelketaren aurkezpena, asteazkenean.

Julen Alberdi eta Arkaitz Gabirondo izango dira Antiguako LXXV. Pilota Txapelketan parte hartuko duten eskualdeko pilotarik. Zizurkildarrak Lizeaga izango du atzean, eta gazteluarrak Irribarria izango du aurrean.

Abuztuaren 8an hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa. Finalerdiak, abuztuaren 29 eta 30ean jokatuko dira, eta finala, irailaren 2rako iragarri dute. Txapelketa, hiru mailatan jokatuko da; emakume, promesa eta elite mailak. Julen Alberdi zizurkildarrak, elite mailan jokatuko du, eta I taldean lehiatuko da; Fernandez-Oliden eta Senar-Lazkoz bikoen aurka. Arkaitz Gabirondok berriz, promesa mailan jokatuko du, eta I taldean, Lizeaga-Beloki eta Apezetxea-Landa bikoen aurka neurtuko ditu indarrak.

Txapelketako taldeak honela geratu dira:

 

Finalerdiak eta finala, tenis formatuan

Antiguako Txapelketako antolatzaileek aurkezpenean jakinarazi zutenez; finalerdietan eta finalean «tenis formatuan» jokatuko da, izan ere, 21-21 emaitzarekin iritsi ez gero markagailuan; bikote irabazlea, bi tantoko aldearekin irabaztera behartuta egongo da. Partida 24-24 emaitzarekin iritsi ez gero, 25. kintzea egiten duen bikotea izango da garaile.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!