Peña II.a Andre Maria Zuriaren Torneoko txapeldun

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 9a

Altuna-Martija eta Peña-Albisu podiumean.

Tolosarrak 22-19 irabazi du Albisurekin batera Andre Maria Zuriaren Torneoko finala Altuna III.a eta Martijaren aurka.

Atzo arratsaldean, Andre Maria Zuriaren Torneoko finalean, Jon Ander Peñak irabazi zuen eskualdeko derbia Altuna III.aren aurka, 22-19. Partida gogor eta estua jokatu zuten atzo, Ogueta pilotalekuan. Azken berdintzea 17-17 egin ostean, Peña III.ak; partidako une garrantzitsuenean tantoa amaitzen amezketarrak baino gehiago asmatu zuen, eta bikote urdinak lortu zuen gailentzea finalean. Horretaz gain, Tolosarrak torneoko pilotari onenaren saria irabaztea lortu zuen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!