Andre Maria Zuriaren Torneoko finalean eskualdeko derbia jokatuko da

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 7a

Peña II.a eta Altuna III.a lehiatuko dira nor baino nor bihar, Gasteizen, Andre Maria Zuriaren Torneoko finalean. Tolosarrak Albisu izango du atzean, eta amezketarrak Martijarekin osatuko du bikoa.

Peña II.ak eta Albisuk, 22-17 menderatu zituzten pasaden ostiralean Larrazabal-Mariezkurrena bikoa. Atzo, partida luze eta gogor baten ostean, Altuna-Martija 22-20 gailendu ziren Ezkurdia-Zabaleta bikotearen aurka. Partida amaitzean, Altuna haserre agertu zen EITBko mikroen aurrean, azken partidetan jokatzen ari diren pilotengatik kexu. «Hartzen ditugun jipoiekin, 30 urterekin erretiratu egin beharko dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!