Eukene Larrate eta Ayala Serranok lehiatu dituzte Munduko Txapelketako lehen probak

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 8a

Eukene Larrarte, Europako txapelketan.

Eukene Larratek 22. postuan amaitu zuen scratch modalitateko Munduko Txapelketako finala. Ayala Serranok aldiz, ezin izan zuen errepideko junior mailako proba amaitu.

Proba amaitzeko 5 itzuli falta zirela, harrapatu zuten Eukene Larrarte tolosarra, eta ezin izan zuen Munduko Txapelketan dominarik lortzerik izan. Europako txapeldun ordea, 22. izan zen proba amaieran. Ayala Serrano larrauldarrak aldiz, junior mailako errepide proban, ez zuen lasterketa amaitzerik izan.

Larrarte eta Caminos Omnium eta Trial probetan

Larrartek beste aukera bat izango du bihar, Omnium proban, Munduko Txapelketan domina bat eskuratzeko. Irene Caminosek, berriz, larunbatean jokatuko du Trialeko Munduko Txapelketako proba.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!