Irene Caminos eta Eukene Larrarte, Munduko Txapelketara

Ataria 2023ko uztailaren 27a

Irene Caminos, aurtengo Espainiako Txapelketan.

Txirrindularitzaren ia modalitate guztietako Munduko Txapelketak jokoan izango dira abuztuaren hasieran.

Txirrindularitzaren hiriburu bihurtuko da Glasgow abuztuaren hasieran, bertan kirol horretako ia modalitate guztietan Munduko Txapelketak izango baitira jokoan. Bi tolosar izango dira parte hartzen: Irene Caminos trialean eta Eukene Larrarte pistan.

Irene Caminos hautatua izan da Espainiako selekzioarekin parte hartzeko. Orain gutxi Frantzian jokatu zen Munduko Kopan parte hartu zuen, eta zortzigarren postuan geratu zen. Oso gutxigatik, hamar punturengatik, ez zen finalera pasa tolosarra. «Urteko probarik garrantzitsuenera» begira jarri da Caminos: «Gogor entrenatuko dugu Glasgowrako». Trialeko Munduko Txapelketa abuztuaren 9an hasiko da, taldekako probarekin. Abuztuaren 10ean eta 11n sailkapen probak izango dira eta finalak abuztuaren 12an jokatuko dira.

Pista modalitateko Munduko Txapelketa abuztuaren 3tik 8ra izango da jokoan. Eukene Larrartek Espainiako selekzioarekin parte hartuko du, eta bi probatan ariko da: omnium eta scratch. Sir Chris Hoy belodromoan izango dira probak, eta bertan ere parte hartuko dute pistako paralinpiar modalitatekoek. Lehen aldiz elite mailakoak eta paralinpiarrak data berdinetan ariko dira parte hartzen maila horretako txapelketa b

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!