Europako Sega Txapelketan egindako lanarekin gustura geratu dira euskaldunak

Ataria 2023ko abuztuaren 1a

Alaitz Imaz izan da posturik onena lortu duena. Hernialdeko segalariak zazpigarren egitea lortu du. Esloveniak Bavariari eman dio lekukoa. 2025eko Europako Sega Txapelketa bertan jokatuko da, beraz.

Almitza Sega Elkartetik azaldu dutenez, «gustura» daude euskal selekzioak lortu dituen emaitzekin. Bi kategorietan lehen hamar postuetan sartzea lortu da: gizonezkoetan 9. postua lotu du Migel Mari Jauregik eta emakumezkoetan 7. postua Alaitz Imazek eta 9. postua Luixa Uzkudunek. Belarraren baldintzak bereziak izan dira Eslovenian, azken asteetan botatako erauntsien ondorioz, eta horrek sailetan desberdintasunak eragin dituela azaldu dute. Euskal Herriko selekzioan eskualdeko segalari ugari izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!