Euskal Herriko selekzioa Europan lehiatuko da

Ataria 2023ko uztailaren 26a

Eskualdeko segalari ugari joango dira Eslovenian jokatuko den txapelketara.

Europako Sega Txapelketa jokatuko da uztailaren 28tik 30era bitartean, Eslovenian. Euskal Herria ordezkatuko duen segalarien selekzioa bertan izango da. Austria, Suitza, Alemania, Bavaria, Hego Tirol, Eslovenia, Txekia eta Eslovakiako segalari onenen aurka lehiatuko dira euskaldunak. Txukuntasuna eta azkartasuna hartuko dira kontuan txapelketa honetan. Euskal Herriko selekzioa hamabost segalariz osaturik dago eta horietatik bederatzi Tolosaldekoak dira.

Gizonezkoetan, Mikel Lizartza tolosarra, Oier Urkola anoetarra, Gorka Bildarratz tolosarra eta Amaiur Arrospide leaburuarra izango dira. Emakumeetan, segalari guztiak eskualdekoak izango dira. Hauek osatzen dute selekzioa: Luixa Uzkudun leaburuarra, Alaitz Imaz hernialdetarra, Ainara Otamendi ibartarra, Izadi Arrospide leaburuarra eta Sheyla Sarasola lizartzarra. 

Selekzioa osatuko duten beste sei segalariak ondorengoak izango dira: Migel Mari Jauregi Altzo (Zaldibia), Bixente Mitxelena (Oiartzun), Oier Mitxelena (Altsasu), Josu Mendizabal (Zaldibia), Manex Olaiz (Oiartzun) eta Jose Luis Olaiz (Oiartzun). 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!