Lehenak iristen hasi dira

Ataria 2023ko uztailaren 26a

Lehiaketako argazki bat

Irailaren 10era bitarteko epea dago ATARIA-k aurten ere antolatu duen Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko.

Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura duen edonork har dezake parte udan ateratako argazkiekin, eta sari potoloak eskuratzeko aukera izango da. Irabazleak, esaterako, hiru orduko bakarkako argazki ikastaroa jasoko du Tolosako Arri Studioaren eskutik. Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak, berriz, lau pertsonarentzat otordua jasoko du Albizturko Ostatuan, eta Atarikide saria irabazten duenak Arri Studioak egindako barruko argazki sesioa.

Beraz, badakizu, animatu eta parte hartu zure udako argazkiekin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!