Atariak udako argazki onenak sarituko ditu

Ataria 2023ko abuztuaren 10a

Argazki lehiaketako argazki bat

Sari bikainak irabaziko dituzte argazki onenek.

Udan gustuko ditugun plan ugari egiten ditugu; mendi irteerak, hondartzan paseoak, lagunartean edari fresko batekin mahai inguru luzeak, igerilekuan murgilduta igaro orduak eta orduak... Zein da zuretzat udako denbora-pasarik onena? Esaiguzu argazki bidez. 

Nola egin? Erraza da, aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak ataria.eus-era.

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 10a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!