Zure 2023ko udako argazkiak saria izan dezake

Ataria 2023ko abuztuaren 4a

Lehiaketako argazki bat

TOLOSALDEKO ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketa antolatu du; irailaren 10a bitarte bidali beharko dira udaran bildutako irudiak eta irabazleek sari bikainak lortuko dituzte

Uda honetan argazki kamera prest izan, harrapatu zuretzat uda zer den adierazten duen irudia eta hartu parte lehiaketan, sari ederrak irabazteko aukera duzu eta! Hiru partaide izango dira zorionekoak:

Epaimahaiaren saria jasotzen duenak 3 orduko bakarkako argazki ikastaro bat egiteko aukera izango du, edozein dela bere maila, Arri Studioaren eskutik; Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria lortzen duenak Albizturko Ostatuan lau lagunentzako asteburuko menua irabaziko du; eta azkenik, parte hartzen duten Atarikideen artean argazki sesio bat banatuko dugu, Arri Studioak egingo duena.

Nola bidali zure argazkia? Erraza da, aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak ataria.eus-era.

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 10a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!