1977tik gaur egunera arteko hauteskundeetako datu historikoak 'Ataria.eus' webgunean

Ataria 2023ko uztailaren 16a

Astebetera izango direnez Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, aurreko urteetako emaitzak ikusi, konparatu eta norbere apustuak egiteko egun egokia izan daiteke gaurkoa.

Horretarako, ATARIA-k bere webgunean hauteskundeei eskainitako atal berezi bat du erabilgarri, iturri ofizialetatik jasotako datuekin osatua dena. Bertan, 1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztien datuak daude egoki sailkatuta. Eskualdearen datuak nahiz eskualdeko 28 herrietakoak daude, taulak eta grafikoak uztartuz. Gainera, bi hauteskunde ezberdin hartu eta alderaketak ere egiteko aukera eskaintzen du.

Sartu, aukeratu eta saltseatu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!