San Altuna III.a

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko uzt. 7a, 17:50

Jokin Altuna pilotari amezketarrak hirugarren aldiz irabazi du lau eta erdiko San Fermin Torneoa. Erik Jaka lizartzarraren aurka irabazi du gaur: 22-14. Hala ere, kantxako jokoak bezain besteko interesa piztu du harmailetako giroak.

Jokin Altunak 22-14 irabazi dio Erik Jakari lau eta erdiko San Fermin Torneoko finalean. Lehen tantoetan lizartzarrak gehiago agindu du, baina abantaila hartuta ere, beti gertu izan du amezketarra. 14nako berdinketaren ondoren, erabat hautsi da partida; tartean Altunak 9-0eko partziala egin du. Amezketarra buruz argiago aritu da bigarren zatian; Jakak, berriz, min hartu du hatz batean eta horrek ere eragina izan du azken tantoetan.

Batez ere, harmailetako giroak markatutako partida izan da. Erabat bete da Labrit pilotalekua, eta pilota zaleek gozatu egin dute. Jakak argi esan du partida amaitu ondoren: «Ederra da horrelako giroarekin jokatzea, eta beraz, gaurko finala horregatik da berezia». Hala ere, beroa eta tentsioa ere izan dira nagusi, eta lehen zati gogor baten ondoren, nekea nabaritu zaie bi pilotariei.

Garaipen honi esker, Bengoetxea VI.aren eta Irujoren marka berdindu du amezketarrak, finala San Fermin egunez jokatzen den lau eta erdiko txapelketan. Oraingoz Olaizola II.a da txapelketa gehien irabazi dituena; guztira, sei ditu goizuetarrak.

Jaialdiko lehen partidan Dariok eta gaur kantxetara itzuli den Xabi Tolosak 22-10 galdu dute Artola-Eskiroz bikotearen aurka.

Erlazionatuak

Altuna III.ak irabazi du eskualdeko derbia

Endika Apalategi Labayen 2023 uzt 07 Amezketa   Lizartza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!