Euskadiko eskalatzailerik onenak elkartu ziren pasa den larunbatean, hilak 24, Biwak Climbing zentroan, Euskadiko Mendizale Federazioak antolatzen duen zailtasun modalitateko Euskadiko Eskalada Txapelketan.
Udane Mujika elduaindarra txapeldunorde izan zen 16 urtez azpikoen mailan, eta Elur Arteaga tolosarra hirugarren izan zen 18 urtez azpikoen mailan.