
Larunbatean izango diren VII. Ataria Pilota Topaketako zazpi finaletatik hirugarrena palaz izango da eta Benjamin mailakoek jokatuko dute. Kasu honetan lau pilotariak bidania-goiaztarrak dira: Lander Lasa eta Xuhar Uzkudun batetik eta Aratz Zinkunegi eta Unax Lasa bestetik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!