VII. Ataria Pilota Topaketako finalista guztiak zehaztuta daude

Ataria 2023ko ekainaren 22a

Apirilaren bukaeran jarri zen martxan VII. Ataria Pilota Topaketa, eta dagoeneko finaletara begira jarri da. Finalerdiak jokatu dira aurreko egunetan eta zehaztuta daude finaletan jokatuko duten hamalau bikoteak.

Finalak Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatuko dira, uztailaren 1ean, eta 10:00etan hasiko dira. Eskuz lau mailatan lehiatuko dira; benjaminak B, benjaminak A, alebinak eta infantilak. Palazko modalitatean hiru final jokatuko dira: benjaminak, alebinak eta infantilak.

FINALISTAK

Uztailaren 1ean, Zizurkilgo Intxaur frontoian jokatuko dira finalak, 10:00etatik aurrera.

Eskuz, benjaminak B
Arregi - Eskudero
Artola - Balerdi

Eskuz, benjaminak A
Landa - Zufiria
Altuna - Artola

Eskuz, alebinak
Ruiz - Eizagirre
Artola - Iraola

Eskuz, infantilak
Zufiria - Larrarte
Otaegi - Lacarra

Palaz, benjaminak
L. Lasa - Uzkudun
U. Lasa - Zinkunegi

Palaz, alebinak
J. Lasa - A. Goikoetxea
M. Goitia - M. Elola

Palaz, infantilak
Murua - I. Goitia
Lopetegi - M. Lasa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!