Finalak Zizurkilen izango dira, uztailaren 1ean

Tolosaldeko Ataria 2023ko eka. 15a, 19:56

VII. Ataria Pilota Topaketa bere azken fasean sartu da. Finalak Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan izango dira, uztailaren 1ean, eta partidak 10:00etan hasiko dira. Dagoeneko palazko modalitatean jokatuko duten finalistak eta infantil mailan eskuz ariko direnak zehaztuta daude.

Hori horrela, palazko modalitatean, benjaminetan Lander Lasa eta Xuhar Uzkudun bikoak Unax Lasa eta Aratz Zinkunegi bikoa izango du aurrez aurre. Alebinetan, June Lasa eta Aiora Goikoetxea bikoak Maren Goitia eta Maialen Elola izango ditu aurkari. Infantil mailan, Uxue Murua eta Ibai Goitia bikoak Leiane Lopetegi eta Maddi Lasa izango ditu aurkari. Argazkitan herenegun arratsaldean Bidaniako frontoian jokatu zen ligaxkako azken jardunaldia ikusi daiteke.

Eskuz, infantil mailan Zufiria eta Larrarte bikoak eta Otaegi eta Lacarra bikoak jokatuko dute finala. Modalitate horretan, egunotan jokatzen ari dira finalerdiak. Gaur arratsaldean alebinen txanda izaten ari da Zizurkilen, eta bihar jokatuko dituzte finalaurrekoak benjamin B eta benjamin A mailakoek Altzoko pilotalekuan.

Finalerdiak

Eskuz, benjaminak B

Altzo, ekainak 16, 18:30

  • Langarika-Otaegi vs. Arregi-Eskudero
  • Gonzalez-Landa vs. Artola-Balerdi


Eskuz, benjaminak A

Altzo, ekainak 16, 18:30

  • Aizpurua - Ugartemendia vs. Landa - Zufiria
  • Altuna - Artola vs. Carrillo - Carrillo

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!