Gaur, ekainak 7, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko eka. 7a, 05:59

Ibilaldia, tailerra, Anoetako Jaiak, proiekzioa eta gehiago, gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, ekainak 7

 

09:00

Lehiberri Eskola

Lehiberri, Tolosaldea

'Salmenta industrialaren gakoak'. Javi Garcia (HPA Marketing & Innovation).


11:00

Ibilaldia

San Migel plazatik, Irura

Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko.


18:00

Tailerra

Tolosa

Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21). Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.  


19:00

Anoetako Jaiak 2023

Anoeta

19:00. Txalapartariak, txupinazoa, kukuaren jaitsiera eta danborrada, Loatzo Musika eskolako txarangarekin. Pregoilariak: Loatzo Musika Eskola. 20:00. Sardina jatea. 21:00. Gabezin erromeria taldea.


19:00

Cimasub. Proiekzioa

Topic, Tolosa

Sarrera doan. Cimasub. TOLOSAko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa.


19:30

00:30

Anoetako txozna batzordearen egitaraua

Anoeta

19:30. Brindisa. 00:30. Herriko DJ-ak.


19:30

Liburuaren aurkezpena

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

'Euskal Herria furgonetaz' liburuaren aurkezpena eta solasaldia Arkaitz Apalategi eta Nagore Lizarralderekin.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

 

Erakusketa. Ur Mara

Ur mara, Alkiza

Iñaki Epelde, Koldobika Jauregi eta Jose Luis Longaronen erakusketa.

 

 

Erakusketa. 'Ipuinak nahasten'

Plazida Otaño liburutegia, Zizurkil

Motxila ibiltarian misio berriaren erakusketa. 'Ipuinak nahasten'.


 

Erakusketa. 'Motxila ibiltaria'

Plazida Otaño Liburutegia, Zizurkil

Motxila ibiltarien misio berriaren erakusketa.

 

10:00

20:00

Erakusketa. 'Cimasub 2023'

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Cimasub 2023. TOLOSAko Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa. Aurtengo CIMASUBera aurkeztutako argazki onenen erakusketa egongo da zabalik.

 

 

Erakusketa. Santi Esnaola

Plazida Otaño erakusgela, Zizurkil

Santi Esnaolaren margolanak.


16:00

18:00

Ikastaroa

Kz Gunea, Ikaztegieta

'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektrikoak bidaltzen ikasi'. Euskaraz.

 

 

Zumardia. Piragua ikastaroa

Tolosa

Zumardiak antolatutako piragua ikastaroa. Udan zehar hainbat talde osatuko dira. Arratsaldez, ekainaren 5etik 9ra; ekainaren 12tik 16ra eta ekainaren 19tik 23ra. Goizez, ekainaren 26tik 30era; uztailaren 3tik 7ra; uztailaren 10etik 14ra; uztailaren 17tik 21era eta uztailaren 24tik 28ra.


09:00

11:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Tolosa

'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Gaztelaniaz.

 

16:00

18:00

Kz Gunea. Oinarrizko formakuntza

Kz Gunea. Rondilla, 34, Tolosa

'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!