2023/06/07 18:00 - 19:30

Tailerra

Tailerra
Tolosa

Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak.

Tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du. Tolosan izango dira saioak eta apirilaren 26an hasiko da tailerra. Hamabostean behin, asteazkenetan, izango dira saioak, eta ekainaren 21an amaituko dira. Tailerra 18:00etatik 19:30etara izango da, eta guztira bost hitzordu izango ditu (apirilak, 26, maiatzak 10 eta 24, eta ekainak 7 eta 21).

Tailerrean parte hartzeko beheko galdetegia bete behar da, eta argibide gehiago nahi dituenak 943 65 50 04 zenbakira dei dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Galtzaundiren bulegoan ere informazio eskuratu daiteke, baita izena eman ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!