Uztailaren 23an, Espainiako hauteskundeak

Ataria 2023ko maiatzaren 29a

Udal eta foru hauteskundeetan izandako emaitzengatik hartu du data aurreratzeko erabakia Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak.

Goizean Espainiako estatuburuarekin bildu dela eta arratsaldean Ministroen Kontseiluarekin bilera egingo duela esan du. Gorteak desegin eta hauteskundeak deitzeko deialdia bihar argitaratuko da Espainiako estatuko aldizkari ofizialean.

Azkenak, 2019an

Espainiako azken hauteskundeak 2019ko azaroaren 10ean egin ziren. PSOE izan zen nagusi boto eta eserlekuetan, baina PPk eta VOXek gorakada nabarmena izan zuten, ohi baino diputatu gehiago eskuratuta.

Tolosaldean bestelako datuak izan ziren ordea. Eskualdeko 23 herrietan EH Bilduk lortu zituen boto gehien eta gainontzeko 5etan, EAJ. Hemen 2019ko emaitzen inguruko informazio guztia, herriz herrika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!