Atzoko emaitzak, bost grafikotan

Ataria 2023ko mai. 29a, 10:34

Atzoko emaitzak, azken hiruekin batera, oinarri hartu eta bost grafikoen bidez atzokoaren azterketa bat egin nahi izan du Tolosaldeko Ataria-k. Grafiko bidez hauteskundeen inguruko bost puntu aztertu ditu: botoen bilakaera, hautagaitzei emandako botoak, eserlekuak, generoa eta eskualdeko mapa.

Botoen bilakaera

Botoa emateko eskubidea dutenek, normalean, lau joera izaten dituztela argi dago: gehienek, boto eskubidea bere egiten dute eta bozkatzera joaten dira; bigarren lekuan, eta zenbatekoaren herena, ez da bozkatzera joaten; hirugarrenean zuri bozkatzen dutenak daude; eta azken lekuan, boto baliogabeak.

Atzokoaren kasuan aipagarriena abstentzioaren gorakada izan zen. 2019an %31,04koa izan zen eta atzoko udal hauteskundeen bozketan %38,99koa. Beraz, abstentzioak gora egin du nabarmen, herriz berri, zortzi puntuan.

Hautagaitzei emandako botoak

Atzo eskualdeko 37.063 herritar zeuden deituak udal hauteskundeetan parte hartzera, eta horietatik 22.613k eman zuten botoa. Honela geratu zen eskualdeko kolorea: lehen postuan EH Bildu; bigarren, EAJ; hirugarren herri plataformak; PSE-EE laugarren; Elkarrekin Podemos bosgarren; eta azken lekuan PP.

Eserlekuak

Herri bakoitzari dagokion zinegotzi kopurua biztanleriaren araberakoa izaten da, horrela jasoa dago Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan. Atzo aukeratutako eskualdeko 222 zinegotzien banaketa eta aurreko urtekoetakoena ondorengoa da:

Generoaren begirada

10 emakumezko eta 18 gizonezko alkate aurreikusten dira 2023-2027 legealdirako Tolosaldean. Aurreko legealdiarekin alderatuta beraz, kopuru berdinetan mantenduko dira emakume-gizon agintariak.

Eskualdeko mapa

Tolosaldean 222 eserleku erabaki ziren atzo, horretarako aurkeztutako 72 zerrendetatik. Eskualdean EH Bilduko alkatea izango da gehiengoa, ondoren herri plataforma batekoa eta PSE-EE alderdiko bat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!