Osteguna, apirilak 13
Udaberri Gaztea
Gaztelekua, TolosaLar zalditegira irteera. arratsaldez. Izen-ematea: 15 euro. Plaza mugatuak.
11:00
Tailerra
Gaztelekua, AmezketaAurpegiak pintatzeko tailerra, 2-6 urte bitarteko haurrei zuzendurik. Eta ginkana, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendurik.
20:30
'Belle'
Leidor antzokia, TolosaMamoru Hosodaren Belle filma Zine Forumean. Suzu 17 urteko neska bat da. Ama galdu ondoren, aitarekin bizitzera joango da Kochi prefekturaren kanpoaldean. Bihotza hautsita eta mundutik urrun duela, U aurkituko du, Belle rola bere gain hartzen duen espazio birtuala.
17:30
Erakusketa. 'Mundu naturala'
Aranburu jauregia, TolosaJuan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.
Erakusketa. 'La tartana'
Topic, TolosaTitereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.
Erakusketa. Maria Agnes Tramart
Topic. Anbigu aretoa, TolosaMaria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.
10:00
Saski Astea
Usabal kiroldegia, TolosaEtxebeste Hortz Klinika Saski Astea. Alebin (2011-2012) eta benjamin (2013-2014). 40 euro.