Iñaki Elola txapeldun, XXXI. Goñiren Oroimenezkoa Txapelketan

Ataria 2023ko apirilaren 11

Apirilaren 5ean jokatu zuen finala pilotari bidaniarrak, Lizeagarekin bikotea osatuz. Partida bikaina jokatuta, 22-9 irabazi zieten Ander Muruari eta Gorka Ugartemendia alkizarrari; Ugartemendiak afizionatu mailan jokatu zuen azken partida izan zen, atzo debutatu baitzuen, Tolosan, Baiko Pilotarekin.

Apirilaren 5ean, XXXI. Goñiren Oroimenezkoa Txapelketako finalak jokatu ziren Zumarragako Beloki pilotalekuan. Eskualdeko bi pilotarik elkarren aurka jokatu zuten binakako txapelketako finalean; Iñaki Elola bidaniarrak Lizeaga astigartarrarekin osatu zuen bikotea, Gorka Ugartemendia alkizarrak, berriz, Ander Muruarekin. Finalerdietan arazo larriak izan ondoren, Elolak final ona jokatu zuen, eta Muruak bikain lagunduta (txapelketako pilotari onena izendatu zuten), aise irabazi zieten aurkariei: 22-9. Horrela, bidaniarrak iaz irabazi ezin izan zuen txapela janztea lortu zuen.

Zumarragakoa izan zen Ugartemendia alkizarrak afizionatu mailan jokatu zuen azken partida. Izan ere, atzo egin zuen debuta profesional mailan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lasoren laguntzaz, 22-17 irabazi zieten Peña II.a eta Iztuetari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!