Immigrazioa aztergai, Saretzen proiektuaren bigarren atalean

Ataria 2023ko apirilaren 4a

TOKIKOM elkartea osatzen duten tokiko komunikabideek, tartean 'Tolosaldeko Ataria'-k, eta EITBk datu kazetaritza jorratu dute beste behin Saretzen proiektuan.

Saretzen proiektuak, oraingo honetan, Hego Euskal Herriko immigrazioa izango du aztergai. 2002tik 2021era atzerritik etorritakoen jatorria, urte horietan izandako hazkundea eta helmuga aztertu dituzte EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean. Bihartik aurrera, hainbat komunikabidetan proiektu honen informazioa ikusteko aukera egongo da; Ataria-n apirilaren 11tik aurrera egongo da ikusgai lanketa guztia.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuak erabili dira lana egiteko, eta horiek aztertzeaz gain, herritarren istorioak eta bizipenak ere jaso dira hainbat formatutan.

Elkarlana

EITBk eta TOKIKOM sareak 2022an jarri zuten abian Saretzen proiektua, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Lehen argitalpen horretan 2001-2021 bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landu ziren, norbere esparrura, ezaugarrietara eta eremura egokituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!