Gaur, apirilak 5, Tolosaldean zer?

Ataria 2023ko api. 5a, 05:59

Frontenis txapelketa, Euskal Herriko Itzulia, Xake Topaketa, zinea eta gehiago gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, apirilak 5

 

 

Gaztelekua

Anoeta

Frontenis txapelketa.


 

Itzulia

Abaltzisketa Aduna Altzo Amasa-Villabona Amezketa Anoeta Asteasu Irura Orendain Tolosa Zizurkil

Asteasutik sartuko da Itzulia eskualdean, Andazarratetik datorrela. Villabonan sartuko dira, lehen esprint puntuagarrian, Kale Berrian, Malkar plazaren parean, 92. kilometroan. Jarraian, Anoeta aldera alde egingo dute, Sacem ondoko bidetik, bide estua eta lehenengo malda gogorrak hasiko dira orduan. Anoeta eta Tolosa pasa ondoren, tropelak Tolosaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu: Altzora igoera (3. mailako mendate puntuagarria), Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Orendaingo igoera (3. mailakoa) eta bigarren aldiz Altzora igoko dira. Berriro, Villabonarako bidea hartuko dute, Tolosa eta Anoeta pasaz. Sarasola sagardotegirako aldapa igoko dute. Asteasu eta Zizurkil tarteko industria gunea zeharkatuko dute eta Zizurkil herritik pasako dira. Bertatik, Adunara joko dute. Bertan, etaparen bigarren esprinta izango da. Jarraian, Villabonara Agaraitz aldetik sartuko dira txirrindulariak eta Agaraitz aldetik sartuko dira, Kale Berria osorik igarota. Eliza ondoko bidegurutzetik, Otsabi auzora joko dute. Hika txakolindegian amaituko da eguneko etapa.


 

Gaztezulo

Zizurkil

Izar parkera irteera. LH 4-6 bitarteko haurrentzat bideratuta.


10:30

Ttapa-ttapa

Herriko plaza, Anoeta

Ttapa-ttapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonei bideratuta.


11:00

Egitasmoa

San Migel plazatik abiatuta, Irura

Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonek ibilbide bat egiten dute ariketa fisikoa bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Ibilbidea hamaiketako batekin amaituko da. Bi modutara har daiteke parte, erabiltzaile bezala edo mugikortasun arazoak dituztenei laguntzeko boluntario aurkeztuz. Parte hartzeko: 943 691 333 edo gizarte@irura.eus


11:00

Xake Topaketa

Tolosa

7-16 urte bitarteko haurrei zuzendurik.


20:30

Broker

Leidor antzokia, Tolosa

 

 

17:30

20:30

Erakusketa. 'Mundu naturala'

Aranburu jauregia, Tolosa

Juan Sagastizabalen 'Mundu naturala' erakusketa. 2006 eta 2022 urteen artean egindako margolanak biltzen ditu. Mikrokosmos baten irudiak dira, mundu natural baten berregite piktorikoa, non lurra, ura, harriak, landaretza, loreak eta zomorroak istorio txikiak kontatzen dituzten.

 

 

Erakusketa. 'La tartana'

Topic, Tolosa

Titereszenaren barruan, 'La tartana' erakusketa. Erakusketa honen helburua txotxongiloen artea La Tartana konpainiak sortutako unibertsoen bidez hurbiltzea da. Erakusketak funtsean interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du.

 

10:30

20:00

Erakusketa. 'Argialdia'

Kultur etxea, Ibarra

Xantos Agirrezabalaren 'Argialdia' akuarela erakusketa. Ordutegia. Astelehenak (16:00-20:00) eta astearte-ostirala (10:30-13:00 eta 16:00-20:00).

 

 

Erakusketa. Maria Agnes Tramart

Topic. Anbigu aretoa, Tolosa

Maria Agnes Tramart jantzi diseinatzaile, pintore eta collage egile frantsesaren lana ikus ahal izango da.

 

10:00

13:00

Aste Santuko ludoteka

Belauntza

2-12 urte bitarteko haurrei zuzendurik.


10:00

13:00

Goizak lagunartean

Berastegi

2011-2020 bitartean jaiotakoentzat zuzendurik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!