2023/04/05 00:00

Itzulia

Itzulia
Abaltzisketa Aduna Altzo Amasa-Villabona Amezketa Anoeta Asteasu Irura Orendain Tolosa Zizurkil

Asteasutik sartuko da Itzulia eskualdean, Andazarratetik datorrela. Villabonan sartuko dira, lehen esprint puntuagarrian, Kale Berrian, Malkar plazaren parean, 92. kilometroan.

Jarraian, Anoeta aldera alde egingo dute, Sacem ondoko bidetik, bide estua eta lehenengo malda gogorrak hasiko dira orduan.

Anoeta eta Tolosa pasa ondoren, tropelak Tolosaldeko hainbat herri zeharkatuko ditu: Altzora igoera (3. mailako mendate puntuagarria), Alegia, Amezketa, Abaltzisketa, Orendaingo igoera (3. mailakoa) eta bigarren aldiz Altzora igoko dira. Berriro, Villabonarako bidea hartuko dute, Tolosa eta Anoeta pasaz. Sarasola sagardotegirako aldapa igoko dute. Asteasu eta Zizurkil tarteko industria gunea zeharkatuko dute eta Zizurkil herritik pasako dira. Bertatik, Adunara joko dute. Bertan, etaparen bigarren esprinta izango da.

Jarraian, Villabonara Agaraitz aldetik sartuko dira txirrindulariak eta Agaraitz aldetik sartuko dira, Kale Berria osorik igarota. Eliza ondoko bidegurutzetik, Otsabi auzora joko dute. Hika txakolindegian amaituko da eguneko etapa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!