Eskualdeko bost bertsolari Gipuzkoako Eskolarteko finalean

Tolosaldeko Ataria

Txapelketan parte hartu duten Harituzeko kideak.

Finalean ariko diren sei bertsolarietatik bost dira Tolosaldekoak: June Aiestaran, Izar Zelarain, Danel Etxeberria, Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken kanporaketa jokatu zuten atzo Amezketan, Zazpi Iturri elkartean. Bertan, Harituzeko Lide Arregi eta Danel Etxeberria aritu ziren kantuan, eta beraiekin batera, Nikola Iraola, Oihan Navarro eta Xuban Urdalleta. Bada, finalerako, Danel Etxeberria sailkatu zen.

Tolosaldeko Harituz bertsozale elkargunearen bertso eskoletan aritzen diren bederatzi bertsozalek eman zuten izena txapelketan, eta horietatik bost ariko dira kantuan finalean. Azken kanporaketaren aurretik June Aiestaran eta Izar Zelarain zuzenean sailkatuta zeuden, eta azken kanporaketa jokatu eta gero Jon Mendiluze eta Beñat Zeberio ere sailkatu dira. Finaleko seikotea Amets Aizpuruak osatuko du.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren XLIII. edizioko finala apirilaren 21ean izango da, Lasturren.

Erlazionatuak

Bertsotan hasteko prest

Tolosaldeko Ataria 2023 mar 01 Tolosaldea

Eskolartekorako gogotsu

Tolosaldeko Ataria 2023 mar 01 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!