Kulturari begira

Kulturari Begira, martxoak 24

Ataria 2023ko martxoaren 24a

Gaurko Kulturari Begira saiora Igor Elortza bertsolaria gonbidatu dugu, izan ere, igande honetan, Villabonako Gurea antzokian izango da, Rafa Rueda musikariarekin batera, Anonyme Popular proiektua eskaintzen. 19:30ean izango da emanaldia.

Argazkia: David Herranz / Loraldia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!