Tolosaldea LHII-ren jatorria XX. mende hasierako Escuela de Artes y Oficios zelakoan dago, geroago Lan Eskola moduan jarraitu zuen eta 1955etik aurrera Maestria Eskola moduan. Santa Luzia auzoko eraikuntza berrira mugitzeak eta irakaskuntza ertainetako institutu bihurtzeak, instalazio hobeak eta garrantzi handiagoa ekarri zizkion ikastetxeari. Eta 80ko hamarkadaren erditik aurrera hasi zen enpresa mundura gerturatzen.
1998.urtean hartu zuen gaur egun duen indarra eta ordutik dago Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean. Hainbat pauso eman ondoren 2015ean izendatu zuen Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu. Izaera juridiko berri honek, autonomia gehiago eta erreferentzia-ikastetxea bihurtzea ekarri zion. Inguruko enpresekin, administrazio publikoarekin eta LANBIDE euskal enplegu zerbitzuarekin du harremana, eta horrek prestatuko ikasleak lan munduratzeko aukera zabaltzen dio.
ESKAINTZA
Zikloen lan irteerak
Erdi mailako zikloak
Instalazio elektriko eta automatikoak
- Eraikuntzako industria makinen instalatzaile elektrikoa.
- Eraikuntzako industria makinen mantentze elektrikoa.
- Sistema domotikoetako eta telekomunikazioen instalatzailea eta mantentzailea.
- Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.
Soldadura eta galdaragintza
- Soldatzailea.
- Txapista eta galdaragilea.
- Metal eraikuntzetako muntatzailea.
Mekanizazioa
- Tornularia
- Fresatzailea.
- CNCko teknikaria.
Mikroinformatika sistemak
- Ekipo muntatzaile, konpontzailea eta saltzailea.
- Sare muntatzailea eta mantentzailea.
- Telelaguntzako operadorea.
Merkataritza jarduerak
- Saltzailea.
- Merkataritzako orientatzailea.
- Telesaltzailea eta urrutiko salmenta.
- Bezeroentzako informazioa eta arreta.
- Kutxazaina eta hornitzailea.
- Biltegien logistikako teknikaria.
Naturguneko gidaria
- Jolas jarduera fisikoak eta kirol jardueretarako diseinatzailea, antolatzailea eta natura ingurune gidaria (zaldi, bizikleta, mendi ibilbideak, eta elurtutako eta ur-inguruneko ibilbideak).
- Eskola esparruko jardueren monitorea.
- Haurren eta gazteen aisialdirako monitorea.
- Soroslea.
Goi mailako zikloak
Eraikuntza Metalikoak
- Galdaragintza teknikaria eta arduraduna.
- Metal eraikuntzetako teknikaria eta arduraduna.
- Metal eraikuntzetako muntatzailea tea arduraduna.
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
- Mekanizazio teknikaria.
- CNCko programatzailea.
- Produkzioaren programatzailea.
Automatizazio eta robotika industriala
- Robot industrialen programatzailea.
- Automatizazio industrial muntatzailea eta mantentze arduraduna.
Mekatronika industriala
- Makineriako eta industria tresneriako muntatzaile eta mantentze arduraduna.
Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea
- Hotz-bero instalakuntza industrialen muntatzaile eta mantentze arduraduna.
- Hotz-bero etxe instalakuntzen muntatzailea eta mantentzea.
Sareko informatika sistemen administrazioa
- Informatika arduraduna.
- Sistemen administrazio teknikaria.
- Internet zerbitzuetako teknikaria.
Administrazio eta finantzak
- Bulegoko administraria.
- Merkataritza administraria.
- Finantza administraria.
Egokitzapen fisikoa
- Fitness monitorea.
- Kiroldegian egiten diren edozein ekintzen monitorea.
- Soroslea.
DATUAK
- Helbidea. Santa Luzia, 17, Tolosa
- Telefono zenbakia. 943 65 11 47
- Webgunea. Tolosaldea.hezkuntza.net
- Sare sozialak.
- Youtube eta Twitter: TolosaldeaLH
- Facebook: tolosaldea
- Instagram: tolosldealhii