Gehigarria: Lanbide Heziketa

Lan mundura salto egiteko

Ataria 2023ko mar. 29a, 10:00

Oinarrizko Lanbide Heziketa zentroa da Tolosako Peñascal Kooperatiba. Ikasleek etengabeko harremana dute lan munduarekin bai soldadurari lotuta eta baita ostalaritzari dagokionez ere.

 

Hezi landuz da Peñascal Kooperatibaren leloa. Hori baita euren jardunaren helburu nagusia; lan eginaz ikasi eta hezi ahal izatea. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programa dute, eta horrela DBHko bigarren maila egin duten 15 eta 17 urte arteko gazteek eta DBHko graduaturik ez duten 17 urte gorakoek aurrera egin ahal izateko beharrezkoa den ikasketa prozesua burutzen dute. Horrekin batera soldadura eta sukaldaritza zein ostalaritzan zerbitzu ematea da euren eskaintza. Ikasketa horiek egiten dituzten ikasle guztiek bi titulu lortzen dituzte; oinarrizko LH titulua eta DBHko graduatu titulua.

Peñascaleko abantaila nagusia da ikasleek etengabeko harremana dutela lan munduarekin tailerren bidez. Eskola teorikoak jasotzen dituzte, bai soldaduran eta baita sukaldaritza eta zerbitzuan ere, eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dute. Soldaduran ikasitakoa praktikan jartzeko Tolosako Usabal industrialdean bertan dute aukera, baina sukaldaritza eta zerbitzurako Leaburuko Ostatua ere badute. Lehenengo mailako ikasleak hamabost egunean behin txandakatzen dira Leaburuko Ostatura igoz, eta horrela prestatzen dira lehen mailako 3. hiruhilekoa egiteko. Bigarren mailakoak ikasturte osoan zehar benetako lan giroan prestatzen dira Leaburu Ostatuko tabernan, sukaldean eta jangelan arituz.

                                                                      ESKAINTZA                                                         
SOLDADURA
  • Soldadura elektrikoaz eta MIG-MAG soldaduraz gain, makina ezberdinen erabilpenean eta planoen irakurketan trebatzeko aukera.
SUKALDARITZA ETA ZERBITTZUA
  • Teoria eta praktika Usabalen bertan, eta Leaburuko Ostatuan ondoren.

- Bi eskaintzak 2.000 ordukoak dira; 1.740 ikastetxean eta 260 praktiketan.

BESTELAKOAK
  • Usabalen galdaragintza eta Leaburun Ostatua. Lanbide eta Sendotuko ikastaroak.
  • Lanbide heziketako oinarrizko ikastaroez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta, kalteberatasun egoeran dauden pertsonei begirako PAE programa dute, eguneko zentroa eta gizarteratzeko etxebizitza lagunduak ere.
  • Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartuta, lan orientazioa eskaintzen dute eta baita bizitza autonomo batera igarotzeko prozesuan lagunduko duen familia laguntzako, sarerik ez duten gazteentzat. Azkenik, Tolosaldeko udalekin hitzartuta, etxez etxeko laguntza programa dute abian, mendekotasuna duten pertsonentzako materialaren mailegua eskainiz.
    -Laneratzeko enpresak: Laiatzen eta Sukalbide.

 

DATUAK

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!