CIFP Fraisoro Eskola LHIIk 124 urte baino gehiago daramatza Araba, Bizkai eta Gipuzkoako nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzura. Hain zuzen, 1898ko irailaren 7an inauguratu zuten Casa Modelo Fraisoro izenekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela, eta ordutik etengabeko garapena izan du, garai berrietara egokituz, eta ikasleak prestatuz. Lanbide Heziketako ikastetxea da eta bere lan kulturaren ezaugarriak pertsonen garapena, talde lana, partaidetza, kooperazioa, berrikuntza, etengabeko hobekuntza, sektorea eta gizartearekiko konpromisoa eta ingurunearekiko errespetua dira.
Casa Modeloren helburu nagusia Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza indartzea zen, maila eta alderdi guztietan, eta 1904. urteaz geroztik, helburu nagusi horrekin batera, baserritarren prestakuntzaren eta trebakuntzaren ardura hartu zuen bere gain.
Helburu horiei eutsi die egun arte, eta garatu ere egin ditu. Ibilbide luze horretan, eskolak aldaketa eta gorabehera ugari izan ditu, baina ezinbestean jardunik gabe geratu den aldi labur bat kenduta, etengabe aritu eta aritzen da lanean Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzaren alde. 1997tik 2012ra irailera arte, Mendikoi Sozietate Publikoa eta ondoren Itsasmendikoiren parte izan da eta 2012ko irailetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren barruan dago Fraisoro Eskola.
Nekazaritza arloa
Oinarrizko maila profesionala
- (Eskaintza berria) Nekazaritzako eta Abeltzaintzako jarduerak
- Nekazaritzako, abeltzaintzako, baratzegintzako, frutazaintzako, belarki-laboreetako, lore mozketa laboreetako, abeltzaintza ustiategietako, jezteko eta elikagaien industriako langileak. Baita artzaintza eta ustiategietako eta abeltzaintzako ibilgailuetako bioziden aplikatzaile ikasketak ere.
Erdi mailako teknikari ikasketak
- Lorezaintza eta loregintza teknikaria.
- Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena.
Goi mailako teknikari ikasketak
- Basoa eta natura ingurunearen kudeaketa.
Elikagaien industria
Erdi mailako teknikaria
- Eskaintza berria Elikagaiak eraldatzea; enpresa txiki, ertain edo handietan egiten dute lan, askotariko mailarekin, eta enpresa horien alderdi teknologikoan zein antolamenduan aritzen dira.
Lanerako prestakuntza
- Profesionaltasun ziurtagiriak, pertsona aktiboen etengabeko prestakuntza eguneratzea, langabetuentzat ikastaroak, enpresen barne-prestaketa eta abar.
Lan poltsa
- Besteren kontura lana aurkitzea errazten dute, hau da, lana eskatzen duenaren eta eskaintzen duenaren arteko zubi lanak egiten dituzte.
Barnetegia eta jangela
- Astelehenetik ostirala arteko egonaldia egiteko egoitza dute eta baita jangela zerbitzua ere.
Garraioa
- Astelehenetik ostirala arteko garraio zerbitzua Villabona-Zizurkil tren geltokira joan-etorriak egiteko.
Bestelakoak
- D eredu linguistikoa, Dual formatua, Erasmus +, bekak, Global Training, Agenda 2030.
DATUAK
- Helbidea. Elbarrena auzoa, 12, Zizurkil
- Telefono zenbakia. 943 69 21 62
- Webgunea. Fraisoroeskola.eus
- Emaila. fraisoro@fraisoroeskola.eus
- Sare sozialak.