Don Boscon ikaslearekiko gertutasunean, ekintzailetasunean eta inguruko enpresekiko konpromisoan jartzen dute azpimarra, baina ez bakarrik; berrikuntzarako, nazioartekotasunerako eta gizartean errotu ahal izateko erremintak eskaintzeko egiten dute lan. Ikasleak lan esparru errealera salto egiteko prestatzen dituzte, eta %85tik gorako lan merkaturatzea dute. Erdi mailako kimika instalazioko teknikari zikloa dute eta baita kimika industrialeko goi mailako teknikariarena ere.
Hezkuntzari lotutako bi zikloak dira horiek, baina badituzte ere langileei zein langabetuei begirako ikastaro ugari. Eta guzti hori gaur egungo gizartea zeharkatzen duten beste hainbat ikuspegirekin uztartzen dituzte. «Prestakuntza honek, genero berdintasunean, gure ikaslearen garapen integrala eta gure gizarteak zein inguruko enpresek eskatzen dituzten konpetentzien eskuratzea ziurtatzen du», esan dute. Azken urteetan Lanbide Heziketak hainbat aldaketa izan ditu behar berrietara egokitu ahal izateko eta Don Bosco ez da atzean geratu. Formazio eta lan beharrei ahalik eta prestatuen egoteko eta Garapen Jasangarriko Helburuetara iristeko bestelako erakunde eta eragileekin batera egiten dute lan. Eta horri begira hainbat proiektu garatzen dituzte, hala nola, Iratzetik Paperera izenekoa. Proiektu horren helburu nagusia da papera eskuz egiteari buruzko ezagutza sortu eta transmititzea, gizarte bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonen eta Lanbide Heziketa zikloetako ikasleen ekintzailetza eta laneratzea sustatzen laguntzeko. Badute ere elikagai funtzionalak eta dieta pertsonalizatuak garatzeko proiektu bat ere. Proiektu horrek super-elikagaiak edo elikagai aberastuak barnebiltzen ditu, «herritarren osasuna bermatzeko eta jaterakoan gozatzeko gaitasuna atzean utzi gabe».
Terapia aurreratuetako sendagaiak ekoizteko errealitate birtuala garatzen dute ere. Proiektuaren barruan sendagai horien ekoizpenerako ezinbestekoak diren gela garbietarako sarrera prozesuak simulatzen dituzte. Bukatzeko ilearen ekonomia zirkularra lantzen dute. Hau da, ekonomia zirkularra ardatz hartuta, ile apaindegietan sortzen diren hondakinen berrerabilera eta gutxitzea bultzatzeko prozesua eta sentsibilizazioa lantzen dituzte. Ile apaindegietako hondakin kimikoak xurgatuko dituen iragazketa sistema diseinatzen eta proposatzen dute.
Eskaintza
Erdi mailako zikloa
- Kimika instalazioko teknikaria: 2.000 ordu; 1.620 ordu ikastolan eta 380 ordu praktiketan.
Goi mailako zikloa
- Kimika industrialeko teknikaria: 2.000 ordu; 1.640 ordu ikastolan eta 360 ordu praktiketan.
- Metodologia aktiboa erabiltzen da bi zikloetan, hau da, lan eremuan aurkitu daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea ematen laguntzen dute, talde batetako partaide aktibo moduan lan eginez.
Etengabeko formakuntza
Langileei begirako ikastaroak
- Akreditazioak.
- Langileentzako profesionaltasun ziurtagirien ikastaro egiaztagarriak.
- Eskaintza libreko ikastaroak.
Langabetuei begirako ikastaroak
- Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak, 290 ordu.
- Hiri zein industria hondakinen kudeaketa, 270 ordu.
Ikasleen esku jarritako zerbitzuak
- Formazio duala.
- Ikasenpresa eta Urrats Bat.
- Egonaldiak atzerrian: Erasmus + eta elkartrukeak.
- Praktikak, osasun zerbitzu publiko zein pribatuetan.
- Ibilbide profesionala eta lan poltsa.
- Agenda 2030.
- TKgune.
- Berrikuntza eta nazioartekotzea.
- Helbidea. Paper Kalea, 1, Tolosa
- Telefono zenbakia. 943 67 29 00
- Webgunea. Donbosco.eus
- Sare sozialak.
- Twitter: FPdonboscoLH
- Instagram: fpdonboscolh
- Facebook: FPdonboscoLH
- Tik Tok: fpdonboscocolh